XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BESTE GAUZA MAMINTSUAK-EDO.
- Barru-aldia be, naikua ondo apainduta dago, batez bere aldara nagusia, Salvatierra'ko (Araba) arri zuriaz egiña.
Berton dozuz gure Jauna agirian imintzeko tokia, ta goiko aldian, atzerago, Andoni Deunen irudi miraritsuak.
Agari ta abeak
Romani-Bizantiar barria dogu iraterti-eraz (arkitetura-estiluz) alde
Eskuma-aldeko txaunora juaten ba'zara ainbat gexo-tresna ikusiko dozuz, Donien bitartez jaritxi dabezan eskerrak agirian iminiaz.
Beste aldian, txaungelea (sakristeria) dozu; ba-dau berton be zerbaitsu zer ikusi: leyar-erakustokiko
Gudaldian, bere estutasunak igaro izan arren, eta iru edo lau bonben ikutuak eskumako orman eta tellatu-ertz baten izan ezik, etxakon kalterik jazo.
Eleiz-gauzak, inok ostu ez egiezantzat Begoña'ra eruan ziran, eta berriro euren lekuetan dagoz.
Bardin jazo zan 1832'ko gudatian Andoni Deunen irudiekaz: Abadino'ko ertxadonera eruan ebezan zaindu biarrez, arik-eta 1842- urteko iralla arte.
ELEIZ-INGURUA.- Iru basatxono dagoz eleiz-inguruan: Osane (?) Andre Miren'ena (N. D. de los remedios) ta Apolone Deunarena bata, elexatik eskerrera, Otxandiano'rantz; bertako ur-onetsi ontziak idazkun bat dakar:
Ainbat ur dario bertako iturriak.
Beste basatxonua,
1665-urteko edurtiakaz amildua ta geroago barriztatua.
Bere inguruetan, arrizko gurutz-bide eder bat egin dabe oraintsu, ta basatxono osteko orman Lourdes'ko AMA Neskutsaren arrizko irudi bat imini dabe aurten.
Askenez, bitxabal-gurenean basatxono txikitxuba dago, Andoni Deunen irudi bi dauzala.
Antziñan, burdinezko gurutz bat egoan emen arroin (
1619-urtian berriztau eben.
geruago 1860'an oraingo txikia egiñik.
Ezin ba ixillik itxi aurten amaitu-ta bagillaren 7'an donetsitako ildegi edo kanposantua.
Oraindik aurrera, Urkiolako amabi etxietan ilten diranak eztabez eruango Abadiano'raño,
Begira, Irakurle zelan zerbait esan dautzudan, arin-arin, Urkiola'tzaz, beste antziñeko gauza asko alde batera itxita.
Guztia Jaungo ta Eleiz-usañez dagokixu, goi-ondasunez beterik, gure aurrekuek itxi euskuen Urkiola.
AURTENGO BAGILLAREN 13'gn.
-
(Gau au Urkiola'n egiñ ebanik eta gutxiago bere amama Sukarrietakoa zanik, iñun ezta agertzen, baña).
Orain, Bagilla'ren 13'an be, egunian bertan etorten dira datozenak, ainbat beribil aundietan, berriro arrats-beran lengo bidia artuaz.
Ori bai: egun onen aurregunian, 150 baño geyago ijitu ta eskeko zenbatu nebazan Urkiola'ko areitz ta pagopietan, eta 13'an an egozan bide-ertz guztian, bide-gurenetik asi eta elexaraño, dirua eskatzen
Batek, orratino, euzkeraz be zerbait bai ekian (!) nik entzun neutsanian:
Jaun batek, andra-gizon talde orreri, ondo deritxo Urkiola'ra urtero datozela-ta, diru mordo aundia eskuratu dabela ba-dakialako.
Nik, barriz, txarto, zatarto ta gauza itxusia deritzat orreri: batzuk, bestien lepotik bizi gura dabelako, biarrik egin barik, eta bestiak txiro-etxietan egon biar leukielako: gauza bat da goi-maitasunez ta anaitasunez txiruari laguntzia, ta beste bat alperkeria ta nasaikeria geitutia.
Olako talde orrek eztot uste erria asko goralduko daunik....
Len egun onetan, txistua, ezpatadantzea ta beste euzko-dantzak egoten zirala, irakurten dogu ingurrietan.
Orain eztago olakorik: eguerdiko amabietatik asi ta aurrera, dantza lotu nasajak eta eresi zikinak baño.
Iparragirrek bere
Sei milla gizon areik eta Iparragirre entzutetsua gura neukez nik orain aurrian ikusi, zer esango leukien oraingo erdel-eresiak eta dantzak ikusirik.
Arrotzaren oitura beltzak gure gaztediaron goguak zapaltzen, ustoltzen eta itoten diradelarik.
Au negargarria Urkiola ta Euzkadi'ko zeialetan.
Itxartu zadiz, euzko-gastediori.
AMAI-ERAZ.Urkiola izan biar litzakeua.
Berez dan lez Urkiola toki guztiz berezi ta bakarra, bertako egoerak obetu biar litzakez, lagun geyago beragantzeko.
Ostatu aundi ta apaindu bat nik neuk egingo neuke, lekaimiak berton zaintzale dirala, diruzaletasun barik datozenak artzeko ta eukiteko, barriro etorteko goguaz juan dadizan-be; leku askotan dago olan, batez be izen aundiko diran eleiz-tokietan, Arantzazu'n, Fatima'n, Montserrat'en
Alan ba, ostatu, eder bat eta baita be tximistindarra egunez ta gabez, neguz ta udaz.
Gero gañera, eleizkizun ospetsuaguak egin.
Iru Jaupari dagozan lekuan, ezin leikela gurari au lortu, ba-dakigu.
Argi esateko baña; Andoni Deuna pantzezkatarrena dan lez, txadona, Pantzeskar lekaidiai iztia Eleiz onek daukan guztia, Izango litzake erabagitze egokiena.